Udako kanpusa

Aurten Zergaitik ez pala? fundazioko parteideok betiko udalekuei 180 graduko bira bat emango diogu, pala eta euskal pilota lantzen dituzten udalekuak eskainiz uztailaren 4tik 12ra. Gure udalekuak 8 eta 12 urte bitarteko euskal pilota zaleentzat edo euskal pilotaren mundu polita ezagutzeko gogoak dituztenentzat izango dira. Palari eta honek dituen modalitateak ezagutzera zuzenduko da, baina euskal pilotak dituen modalitate ezberdinak ikusiko eta frogatuko dituzte. Horretaz gain, ekintza ezberdinak egingo ditugu euskal pilotatik kanpo, umeek denetarik egin dezaten. Haste bateko iraupena izango dute, eta euskeraz izango dira.
INSTALAZIOAK
Bilboko Bizaia Frontoiak eskeintzen dituen instalazio guztiak izango ditugu eskuragarri eguneroko ekintzak egin ahal izateko. Kanpoan ere ekintzak egingo ditugu eta baita irteeraren bat ere.
Frontoia

        ·         Edukiera gehiena frontoi laburrak du. Harmailetako edukiera: 3.000 eserleku.
        ·         38m-ko luzeera.
         ·       Metakrilatosko errebotea.
Trinketea
·     406 eserleku. 
·         Errebotea eta alboko horma metakrilatozkoak dira.
·         28m-ko luzeera. Edukiera: 406 eserleku.  
Instalazio hauetaz gain prentsa aretoa eta bilera gelak eskura izango ditugu pilotariekin elkarrizketak egin ahal izateko.
ATERPETXEA
·         8 litera dituzten bi logela egongo dira umeentzat.
·         Logela bakoitzak 8 dutza ditu.
·         Begiraleentzat beste gela bat egongo da.
Jantokia
·         Sukaldea dauka janaria bertan prestatzeko.
·         Guztiontzakolekua du.

Jolasgunea
·         Mahai jolasak eta billar bat dituen gela handi bat.
·         Futbol/Saskibaloi zelaia.
EKINTZAK
Umeek aste osoan zehar egingo dituzten ekintzak jarriko ditugu ondoren.
·         Egunero goizeko 10etatik 12ak arte palatan arituko dira. Aste osoan zehar palak dituen modalitate ezberdinak landuko ditugu. Umeentzat prestatutako pilotekin eta palekin jolastuko dugu, bai frontoian bai trinketean.
·         Pelotari profesionalekin hitzaldiak izango ditugu. Esku pilotako eta palako jokalari profesionalen partaidetza izango dugu, umeek kirolari hauengandik asko ikasi ahal baitute.
·         Palako, esku pilotako eta trinketeko erakusketak izango ditugu. Jokalari profesionalek edota esperientziadunjokalariek partidak jolastuko dituzte, umeek zuzenean ikus dezaten.
·         Euskal pilotarekin erlazioa duten ekintzez gain, begiraleek prestatutako jolas eta ekintza entretenigarriak egiteko aukera ere izango dute.
·         Bazkaldu ostean egunero denbora librea izango dute deskantsatzeko, jolasteko eta haien artean egoteko.
·         Egun bakoitzean 5:30etatik 7:30 arte euskal pilotaren modalitate ezberdin bat landuko dugu. Esku pilota, zesta punta eta bote luze bezalako modalitateak landuko ditugu, beste batzuen artean.
·         Afaldu ostean gaubelak egingo ditugu egunero.
IZEN EMATEA
Gure udalekuetan interesatuta bazaudete mezu bat idatzi zergaitikezpala@gmail.com helbidera umearen hurrengo datuak adieraziz:
·         Izen abizenak.
·         Adina.
·         Telefono zenbaki pare bat.
·         Helbidea.
32 plaza eskeintzen ditugu, eta onartuak, jasotzen ditugun eskaeren arteko zozketa baten bidez erabakiko dira. Zozketaren emaitza maiatzaren 4an jakinaraziko dizuegu gure web-orriaren bitartez.

1 comentario:

  1. 1-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):

    Antolamendua ez dago gaizki baina orria ez dago ondo aprobetxatuta (eskuinaldean zati huts bat dauka). Gainera orri desberdinen sailkapena hobetu daiteke. Horrez gain talde lan on bat ikus daiteke eta bidio galeria handia. Informazio asko dago eta oso ondo azaldua, hala ere testuaren eta izenburuen letra motak aldatuko nituzke. Bloga ez da bereziki erakargarria itxuraz baina irudiek hori konpontze dute.



    2- Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    Sarrera egokia eta osatua daukate. Lanaren galderari ondo erantzuten diote eta gainera ikuspuntu desberdin bat eman diote. Akatsen bat aipatzearren historiaren atala gehiegi sakondua dagoela esango nuke eta ez dago proposatutako ariketarik!! Hala ere lan bikaina.



    3-Kalifikazioa: 8.

    ResponderEliminar