Palaren Historia


Pala ez da pilota-jokoen artean zaharrenetarikoa. Aitzitik, pilota-jokoen artean berrienetarikoa dela esan dezakegu, bere hasiera oso nahasia izan arren. Esan beharra dago, pala ez zela asmatu eskuak babesteko helburuarekin, baizik eta berezko izaera duen joko gisa.


XVII eta XVIII mendeetan jada palaren aztarnak aurki ditzakegu, Murillo eta Goya artista paregabeek palarekin harremana zuten bi koadro marraztu baitzituzten. Lehenengoarena, “Invitación al Juego de Pelota a Pala” (ezkerrean) bezala ezagutzen da, non ume bat beste bati palan jokatzera animatzen agertzen den. Bigarrenarena, “El Juego de Pelota” (eskuman) izena du eta honetan bi palista agertzen dira aurrez aurre partida bat jokatzen, bakoitzak pala bat eramanez haien eskuineko eskuan.

Mende bat geroago, 1895. urtean Bilboko Euskalduna inauguratzen da. Frontoia irekitzean, egia esan, Zesta Puntan jokatzen hasten da, baina urte gutxitan Palak Zesta Punta ordezkatzen du. Bilboko ikuslegoak Pala ikusi nahi du soilik eta definituta dago jadanik.

Kantxa honetara palista kopuru handia joaten da, eta horiek guztiek, D. Julián Fernandez Unibasok zuzenduta, palista profesionalen lehen koadroa osatzen dute. Honekin batera, pala profesionalaren historiaren lehen enpresa eraikitzen da. Frontoi hau, primerako ibilbidea edukita, historiako palista hoberenak erakustaldi handiak eman eta gero, 1937an suntsitu zen Gerra Zibilean.

Urte batzuk pasa ondoren, garaiko kronistek eta zale zaharrek palaren jokoaren garai modernoaren hasiera bezala hartu zuten Nafarroako Eraso anaiek Bilboko Goikoetxea eta Bilbaoren kontra jokatu zituzten desafio famatuak (Txikito de Abando). Bergarako frontoi munizipalean eta Bilboko Euskalduna Zaharrean 1904. urtean  bi partida jokatu eta gero, historialari esanguratsuen arabera, Palaren Historia Modernoa hasten da.

Beste alde batetik, Pala Modernoaren aitzindari kontsideratua, 1905ean Juan Gisasolak palista profesional moduan debuta egin zuen, 1939an, bigarren Euskalduna eraikitzen da, zaharraren leku berean. Frontoiaren eraikuntza eta estiloa guztiz modernoak dira. D. Antonio Azurmendi palista ohia intendente izendatzen dute eta palaren historiaren intendente hoberenetarikoa bilakatzen da. Hasieran, frontoiak ikuslegoaren izugarrizko asistentzia edukitzen du, baina, 1946. urtetik aurrera palista hoberenek Madrileko Recoletos-era alde egiten dute. Nahiz eta bi palista oso onak agertu (Amorebieta IV eta Begoñes VII), enpresak lekua ixtea eta saltzea erabakitzen du, frontoi bezala ez erabiltzeko baldintzarekin. Azken funtzioa, 1957an egiten da, abenduaren 8an. Egun horretan Pilotarentzat, eta batez ere Palarentzat oso egun tristea izan zen, pala modalitateko frontoi esanguratsuena itxi baitzen.

10 urte geroago, 1967an, bilbon Club Deportivo frontoia inauguratzen da. Urte horretatik, garai hobeak eta txarragoak pasatu ondoren, orain arte heldu gara. Hau momenturik garrantzitsuena da: pilotaren modalitate erreginaren historian zehar, instituzioak kontzientzia hartu dute eta espezialitatearen kargua hartu dute.

1 comentario: