Aurtengo kurtsoari hasiera emateko iraileko eta urriko hilabeteen artean ikastetxez ikastetxe joango gara partaide bila. Lehen hezkuntzako edozein ikasle eman ahal izango du izena. Ikastetxetan egingo dituguzan tailer eta bilera guztiak dohainik izango dira, izena emateko inolako konpromisurik gabe. Ikastetxeetako tailerrak bi zatitan banatuko doguz: hasieran, modu teorikoan, neska-mutilei pala zer dan azalduko deutsegu, bere modalitateak eta jokatzeko erak; bigarrenez, modu praktikoan umeek palara jolasteko esperientzia izatea proposatuko dogu hainbat modalitateko partiduak eta jokuak antolatuz. Izena emateko gurekin kontaktuan jarri blog, facebook, twitter edo instagram bitartez eta ahalik eta azkarren jarriko gara zuokin kontaktuan.
Aurten, Ikastolen Elkartearekin hasi gara lanean eta hurrengo ikastetxe eta ikastolak bisitatuko ditugu:

1. Bizkaia:
- Abusu Ikastola
- Andra Mari (Zornotza)
- Eguzkibegi
- Ibaizabal
- Kirikiño Ikastola
- Kurutziaga Ikastola
- Larramendi
- Txintxirri
- Urretxindorra Ikastola
- Anoeta
- Arizmendi
- Ikasberri
- Irura
- Salbatore Mitxeleta
- Urretxu-Zumárraga
- Armentia
- Laudio
- Assa
- Lautada Ikastola
- Baztan
- Jaso
- Lizarra
- San Fermin
- Txioka
No hay comentarios:
Publicar un comentario