Nortzuk gara


Proiektu honetan sortuko dugun fundazioa Zergaitik ez pala? da. Bere helburu nagusia euskal pilota ezagutaraztea da eta hortaz, etekin-asmorik gabeko elkartea da, fundazioan parte hartzeko aldiz, kuota txikiak ordaindu beharko dira. Kuota hauek instalazioen alokairurako eta materialaren erosketarako erabiliko da. Fundazioaren antolamenduari dagokionez, horrela antolatuta dago:



  • Zuzendaria: Fundazioa zuzentzeko bertako langileen harteko kontseilu bat sortu dogu, kontseiluko osagai guztiak botere berdina daukatelarik. Kontseiluaren barruan Aitor Finez, Alex Guinea, Jon Martin eta Aitor Martinez gara. 
  • Kontablea: Jon Martin izango da eta bazkideetatik, diru laguntzetatik eta udako kanpusetik lortutako diruaren kudaketaz arduratuko da, proiektu berriak bultzatzeko dirua kudeatuz.
  • Idazkaria: Aitor Finez izango da eta fundazioaren kontseiluaren batzar guztien aktak, proiektuen estamentuak eta bazkideei pasa beharreko informazioa idaztearen arduraduna izango da.
  • Kanpo-harremanak: Aitor Martinez izango da eta zeregin honetan geure proiektuak aurrera eroateko egin beharreko elkarlaguntzetaz arduratuko da, federazio, ikastetxe eta erakunde desberdinekin loturak sortuz.
  • Barne gestioa: Alex Guinea izango da barne gestioaren arduraduna, eta postu honetan fundazioko langile guztien elkarlana bideratuko dau, proiektuak bideratuz eta fundazioak daukazan tresna guztiak harremanetan jarriz lana efizienteena izateko.
  • Proiektu sortzailea: Jon Martin eta Aitor Finez izango dira proiektu sortzaileen arduradunak eta biak proiektu berrietarako ideiak sortzeko eta hauek bideratzeko eta garatzeko ardura izango dabe
  • Teknologia berrien arduraduna: Alex Guinea geure blogaren eta interneten euki ahal izango dogun presentzia guztiaz arduratuko da: web-orria facebook, twitter, instagram...
  • Kanpus arduraduna: Aitor Martinez izango da gure kanpus arduraduna eta kanpusaren antolaketaz eta bertako jarduera guztiak antolatzeaz arduratuko da. Hala ere, fundazioaren partaide guztiak daukagu begirale titulua, beraz guztien artean osotuko dogu kanpusa, hau aurrera ateratzeko.

16 comentarios:

  1. Maitane Ruiz Rios
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.

    ResponderEliminar
  2. Sara Roca Hernandez
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  4. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Datuak jasotzeko erreferentzia ezberdinak erabili dira, haien artean interneteko artikuluak, profesional bati egindako elkarrizketa bat, … eta erreferentzia hauek erraz aurkitu ahal dira “Erreferentziak” atalean. Aurkezpena argia da, sarrerak oso ongi antolatuta daude eta blogaren funtzioa ondo azalduta dago. IKT tresna ezberdinak erabili dituzte: bideoak, argazkiak eta asko harritu nauten beste baliabideak: Twitter, Facebook, … Bloga itxuraz oso erakargarria da eta atal ezberdinak ditu bere gaiarekin erlazionatuta. Taldekide guztien arteko kolaborazio lana dela ikusten da. Hizkuntzari dagokionez, hizkuntza argia eta aberatsa erabili dute, ortografia akatsik gabe, baina zenbait alditan euskara batuaz kanpoko hitzak erabiliz.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Sarreran aurkezpen luzea agertzen da haien fundazioaren helburuak azalduz. Antolatzaile mota eta bere ezaugarriak azaltzen dira. Erabiliko dituzten instalazio eta ikastolak ageri dira. Beraiekin harremanetan jartzeko modu ugari eskaintzen dituzte “Non aurkitu ahal gaituzue?” atalean.
    Orokorrean Bloga erakargarria, erabilgarria eta batez ere “gertua” iruditu zait, baliabide asko ageri direlako haiekin erlazionatzeko.

    3. Kalifikazioa: 9,5

    4. Asier Boillos Carpintero
    Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
  5. Iruzkina:
    Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira, hala nola elkarrizketa eta interneteko orrialde ugari. Gainera instalazioen berri ere ematen da eta erreferentziak ere ageri dira. Zerbat esatearren, erreferentziak testuan bertan jartzea aipatuko nuke eta ez aparteko atal batean, gainera erreferentziak jartzeko gida ez da erabili. Aurkezpenari dagokionez, oso argi dago guztia, ataletan egoki banatuta eta nahi den informazioa erraz aurkitzeko moduan, argazkiek eta bideoek ere asko laguntzen dute horretan.
    Oso ongi azaltzen da zein erakunde mota den, gainera rolak banatuta ageri dira eta egin beharreko argi eta garbi zehaztuta. Faltan bota dudan gauza bakarra atal honetan diru kontuena izan da. Ez da ageri ezer kostuei eta irabaziei buruz, nahiz eta etekin asmorik gabeko elkartea izan datu garrantzitsuak dira. Gainontzean lana osoa da; kontaktatzeko hainbat modu, instalazio eta materialak, egingo diren jardueren deskribapena eta hasieran sarrera bat besteak veste.
    Blog serioa eta oso erreala iruditzen zait, aipatutako pare bat hobetzeko matiz hobetuz gero oraindik ere hobea. Fusto bezalako pilotari ospetsu bati eginiko elkarrizketak ere, asko balio duela deritzot publikora begira, talde honen gaitasuna goian jarriz. Gustatu zait.
    Kalifikazioa: 8,5
    Mendizabal Alberdi Ioritz, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzien fakultatea-1.maila

    ResponderEliminar
  6. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  7. Bloga nahiko argi dago, testua ordenatuta, garbi idatzia eta testuak bere galderari era egokian erantzuten dio.
    Bestalde, hainbat argazki eta bideo txertatu dituzte, baita hiperestekak ere. Argazkietan ez dira denak batera ateratzen eta elkarrizketan taldekide bati bakarrik entzuten zaio galderak egiten.
    Sarrerari dagokionez, sarrera egokia egin dute; nortzuk diren azalduz eta blog honetan zer aukituko dugun.

    Bestalde, jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoari buruz ez dute ezer ere ez aipatu. Instalazioei buruz, udako kanpusean erabiliko dituztenak zein diren azaltzen dira blogean. Giza eta material baliabideak eta aurreikusitako gastuak ez dituzte ezta izendatu ere egin, baina lehen aipatu bezala, hain helburuak zein diren sarreran bertan zehatz mehatz azaldu dituzte.
    Leire Juanbeltz Mitxelena. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien gradua. 1.maila.

    ResponderEliminar
  8. Lehenik eta behin, blog erakargarri bat dela azpimarratuko dut. Itxuraz gustukoa. Elkarrizketa interesgarri bat eta artikulu ezberdinak daude, hauen bilatzeko baliabideekin noski. Erreferentziak ere jarri dituzte aparteko orri batean. Aurkezpenari dagokionez, oso txukun dagoela esango nuke, bloga atal ezberdinez osatua dagoenez, erabilterraza bihurtzen du. IKT tresna ezberdinak ere erabili dituzte, hauen artean argazkiak eta bideoak. Aipatzekoa da kontaktuan jartzeko erabili dituzten modu ezberdinak. Bestalde, taldekide bakoitzaren funtzioak zeintzuk diren azaldu dituzte, eta talde lanean aritu direla garbi dago. Hizkuntzari dagokionez, hainbat kasuetan euskalkiak erabili dituztela esan beharra dago, baina, hala ere hizkuntza aberats bat erabili dute. Instalazioen berri ere eman digute, beraz, orokorrean blog ona da.
    Blogean falta den datu garrantzitsu bat, aurreikusitako gasturena da. Nahiz eta etekinik ateratzeko asmorik ez izan, uste dut garrantzitsua dela gastuak aipatzea. Sarrera edo hasierako orria jarri dute, eta helburuak ere aipatu dituzte. Beraz, lanaren seriotasuna azpimarratuz amaituko dut nire iruzkina. Lan ona!
    Nire nota: 9,5
    Adrian Pajares Dominguez, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1. Maila.

    ResponderEliminar
  9. Lide Azueta Lizaur, JFKZ, 1.maila.
    1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    Lehenik eta behin, ikus genezake hainbat informazio iturri erabili dituztela blog hau sortzeko, bai artikuluak eta elkarrizketa bat. Elkarrizketa bi zati desberdinetan osatutako bideo batez eginda dagoenez, elkarrizketatua fisikoki nolakoa den ikus genezake, eta bideo honek, gauza positibo bezala hartu genezake.
    Bestalde, aurkezpenari begira, argia eta oso txukuna dela ikus genezale, atzeko irudiak eta letra tamaina aproposak direlako. Horrez gain, ortografia akatsik gabeko idazkera batekin idazten dute. Antolakuntzari begira, informazioa txukun eta era egoki baten ordenatuta dagoenez, hau da, atal desberdinetan banaturik, oso errez aurkitzen da behar duzun informazioa.
    Blog guztia, bideo eta argazki desberdinez osaturik egon arren, ez dira partaide guztiak agertzen. Bestalde, elkarrizketako bideoa izan ezik, beste bideo eta argazki guztiak internetetik lortu dituzte, ez dira beraiek sortutakoak.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    Blogaren hasieran sarrera edo aurkezpen bat agertzen da, eta bertan beraien antolakuntza eta berain bloga zeri buruzkoa den azaltzen dute. Gainera, antolakuntzari dagokionez, beste atal batean, sortutako fundazioari buruzko informazioa aurki genezake.
    Horrez gain, fundazioaren helburuak zehazten dituzte, ondoren helburu hori nola lortuko duten azalduz. Helburua lortzeko, hainbat ekintza egingo dituztela aipatzen dute, jarraian erabiliko dituzten antolakuntza eta materialak zehaztuz.
    Proiektua nolakoa izan den azaldu ondoren, berain ideia nondik datorren ere azaltzen dute, landuko duten gaiaren inguruko informazio desberdina jarriz.
    Fundazioarekin kontaktuan jartzeko, ez dut arazorik izan, izan ere, baliabide desberdin asko erabiltzen dituztelako, web-orria, bloga, facebook…
    Laburbilduz, landutako gaia ondo antolatuta, interesgarria eta entretenigarria denez, asko gustatu zait. Bloga erakargarria dela ere esan dezaket, aurkezpena oso atsegina delako. Horrez gain, beraien ideak oso garbi islatzen direnez, oso ondo ulertzen da zer lortu nahi duten.
    Kalifikazioa: 9

    ResponderEliminar
  10. 1.
    1.1. Ikusi daitekeenez, informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, interneteko web-orriak eta youtube-ko bideoak, hain zuzen ere. Gainera, elkarrizketa bat ere egin dute, hau nahiko erakargarria dena informazioa beste tresna baten bidez azaltzeko.
    1.2. Aurkezpen egokia egin dute, atalak ondo bereizita eta atal bakoitzari zegokion informazioa txertatuta. Gainera, esan beharra dago, informazioa argi geratzeko, argazkiak eta bideoak erabili dituztela.
    1.3. Aurretik esan bezala, argazki eta bideo ugari erabili dituzte, eta honekin, bloga erakargarriago egiten dute. Blog guztia informazioa baino ez balitz izango, kriston txapa izango zen eta irakurlea ez luke bultzatuko hori irakurtzera.
    1.4. Blogeko atalak ondo antolatuta daude eta atal bakoitza aurretik haiek zehaztutako gaiaz aritzen da. Baina, atal bakoitzean informazio gehiegi dago eta horrek ez du gehiegi arreta deitzen. Informazioa ondo dago, baina beharbada beste era batera antolatuta egongo balitz, erakargarriagoa izango litzateke.
    1.5. Kolaborazio lana ebaluatzeko, argazki eta bideoei erreparatuz, ezin dezakegu esan taldeko guztiek parte hartu dutela, aurretik eginak baitzeuden. Bestalde, elkarrizketan antzeman daiteke nola taldekideek parte hartu duten.
    1.6. Ortografia txukuna eta aberatsa erabili dute, ondo antolatuta.
    2. Orokorrean, blogeko informazioa egokia da landu duten gaiarentzat eta disenua erakargarria iruditu zait. Informazio kopuruari dagokionez, informazio gehiegi jarri dutela uste dut, eta honek ez du irakurlea batere erakartzen. Are gehiago, aurretik egindako bideo eta argazkiak jarriz ere, ez dute irakurlea erakartzen. Hobeto legoke argazki edo bideoren batean haiek agertuko balira, horrela harreman zuzenagoa bultzatuko lukete irakurlearekin.
    3. Aurreko irizpideak kontuan hartuta, blog honen nota hurrengoa da: 8,5.

    ResponderEliminar
  11. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Blog honetan hainbat iturri ezberdin erabili dituzte. Artikulu edo liburuak erabili dituztenaren erreferentziak agertzen ez badira ere, informazio asko dago blog honetan. Gainera, elkarrizketa interesgarria gauzatzen dute palaren munduan ezaguna den pilotari batekin. Argi dago nahiko sakondu direla blog honen gaiaren inguruan.
    Blogaren diseinua erakargarria da, hasieran sarrera moduko bat azaltzen da eta ondoren jorratu dituzten atal ezberdinak agertzen zaizkigu goialdean, denak ondo landuta. Testua ondo, zehaztasunez dago idatzita eta ortografia akats gutxi antzeman ditut, baina, halere atal batzuk letra desberdinekin idatzita egotea aldatuko nuke.
    IKT-tresnen erabilera nabaria da. Beraien elkarrizketa bideo baten jarri dute, beste hainbat link daude, materialen eta instalazioen argazkiak jarri dituzte…
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Bestelakoak, jarduera motak, helburuak, materialak, instalazioak, estaldura geografikoa eta sarrera agertzen zaizkigu. Gainera, jarritako atal hauek ondo landuta. Baina, beste zenbait atalei buruz ez dugu informazio askorik.
    3. Kalifikazioa (0-10)
    9
    Aitor Gandarias Madariaga, JFKZ 1.maila.

    ResponderEliminar
  12. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    1.1. Datuak jasotzeko iturri nagusia elkarrizketa izan da (interesgarria). Ez da erabili bestelako iturririk (artikuluak, liburuak, esperientzia arrakastatsuak…). Hainbat web orri erabili dira. Idatzi ongi erreferentziak.
    1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
    1.3. IKT-tresnen erabilera. Hainbat plataforma erabili dituzue (facebook, twitter…). Ez duzue zuek sorturiko bideorik gaineratu jarduerak azaltzeko (elkarrizketan bakarrik). Besteen bideoak zehaztu nondik atera dituzuen.
    1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (alderdi batzuk faltan bota ditut, edo osatzeke).
    1.5. Kolaborazio lana. Ez da ebidentziarik gaineratu, elkarrizketan ere batek galdetu du.
    1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ia ortografia akatsik gabea. Kontuz: “herraminta”, “zan”, “Gure helburua nagusia”,

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera egokia da.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Ez da zehaztu gehiegi.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Zehaztu gehiago estaldura.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia. Zehaztu da.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra), zehaztu zein den zuen egitekoa (funtzioa) eta zertan zareten adituak edo zuen esperientzia.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Zehazteke.
    • Proiektuaren helburu zehatzak. Zuzena da.
    • Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. Proposamena azaldu duzue, baina euskal pilotari dagokiona gehiago sakontzea komeni da. Didaktikoago egitea faltan bota dut. Zati hau da gehien garatuko nukeena.
    • Aurreikusitako gastuak. Ez duzue ezer aipatu, garrantzitsua da.
    • Bestelakoak aipatu dituzue (zuekin harremanetan jartzeko moduak eta lotura interesgarriak zehaztu dira).
    • Palaren historia soberan dago lan honetan.
    • Jokamoldeen berri ematea ongi dago, baina horiek guztiak egingo zenituzkete eskola adineko ikasleekin? Udako campuserako egokiak direla uste duzue? Hau hobetu beharko litzateke.

    3. Kalifikazioa: 8,5.

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

    ResponderEliminar